World Coffee. Ondorioak. II atala.

2 posts / 0 berria
Azken mezua
igorelorza
World Coffee. Ondorioak. II atala.

Irailaren 17an, Bergaran, Kilometroak jaiari buruzko topagune bat antolatu genuen. Ekarpenak eta eztabaidak probetxugarriak izateko World Coffee bezalako metodologiaz baliatu ginen. Kilometroakbidea prozesua martxan jarri genuen lehenengo momentutik, dinamika guztiz irekia eta partehartzailea izan behar zela azpimarratu genuen, eta horretarako hainbat baliabide erabiliko genituela esan genuen, besteak beste Kilometroakbidea.eus web orri berria. Hona hemen, beraz, guztion tresna: iritziak, ekarpenak, proposamena eta nola ez, baita kritikak luzatzeko esparru berria ere.

Oraingo honetan World Coffee izan zituen bost ataletatik ateratako aktak zuen eskutan jarri ditugu. Irakurri ondoren, nahi duzuen atalean parte hartzera gonbita luzatzen dizuegu.

Dakizuen bezala, Kilometroakbidea hiruzpalau urteko ibilbidea da. Helmugan Kilometroak jai eredu berri bat dugu zain; bidean ideiak, sormena eta esperientzia behar ditugu: izan ere, eraldaketarako hiru elementu hauek oinarrizkoak dira.

Animo beraz eta ekin diezaiogun bideari!

World Coffee Ondorioak. II atala. Egin dezagun azterketa konparatiboa. 1977. urtea Beasain, 2015. urtea Usurbil: norberaren informazioa eta ustea jarraituz, atera ditzagun pareko eta ez parekoak diren errealitateak.

Gehitua: igorelorza on 2016/11/11 - 12:13
Aitor Unanue
Kilometroakbidea

Aupa denok!

Poztekoa Kilometroak bera helburu gisa jarri izana oraingoan, eskuz esku darabilkigu  eta ikastolok Kilometroak, baina beti bitarteko gisa, ikastola da helburu. Agian urte askoz faltan bota izan dugun ekimena da hau, eskertzekoa abian jarri izana, mila esker posible egin duzuenoi.

Olatu handi bat bezala ikusi izan dut nik bederen gainetik pasatzen Kilometroak gure ikastolan, eta hor jira eta bira zilipurdika garenean nekez eman formarik Kilometroak i, heldu ezineko zurrunbiloa, bederen zerbait ikastolarentzat probetxugarria ateratzea lortzen bada ez da gutxi, berak eman izan bai digu guri forma, nekez guk berari. Baina orain distantziatik agian lor genezake hortik dabilen olatu horri forma ematea.

Aukera bat ireki zaigula uste dut, urte osoko jai erraldoi bat dugu eskuetan, beraz has gaitezen forma ematen, zer kendu eta zer ezarri, ados dezagun eta irudika jai ideal, eredugarri hori, eta ekin bideari dugunetik abiatuz, gure esku dago. Horrela ikusten dut etorkizuneko Kilometroaken eraketa.

Jai honen gaur egungo gaitasunak identifikatzea garrantzitsua litzateke nire ustez hasteko, alegia zertarako gai den, dituen potentzialak, uste bai dut ez garela nahiko jakitun izaten unean. Batzuek aipatzearren: 

  • Ekonomikoa, edo dirua biltzeko duen gaitasuna: Gure zozketa, arropa salmenta, eguneko txosnak, tonbola... Hau da ezagunena, eta inori ahazten ez zaiguna.
  • Jendea elkartzeko duen gaitasuna egunean bertan, hamarnaka mila: Kontzertuak, ikuskizunak, erronka, kaleko festa giroa... Begibistakoa ere.
  • Komunikatiboa; edo ohiko komunikabidetan naiz sare sozialetan duen presentzia: kanta, bideo klipa, aurkezpena, egunean naiz urtean zeharreko ekintzek dutena. Askotan ahaztua nire ustez, edo behintzat behar adina baloratu gabekoa, eta handiena nire iritziz: Mezua.
  • Ikastola bateko hezkuntza komunitatean auzolana pizteko duen gaitasuna, eta ondorengo urteetan ikastolan bertan jarraipena eman daitekeena beste hainbat helburutarako. Ezkutu samarra ere.
  • Eta abar ziur aski.

Kilometroak jaia ikastolon mesederako sortu bazen eta etorkizunean hala nahi bada, ariketa honetan ikastolon gaurko behar orokorrak zeintzuk diren jakitea zinez garrantzitsua litzateke eta biharko beharrak kontuan izaten saiatzea ere. Ez dut uste orain 40 urteko berberak direnak edo behintzat lehentasuna behar berdinek dutenik, horiekin lotzea gakoa litzateke oraingoan. Helburu horien lorpenaren araberakoa litzake Kilometroaken balekotasuna nire iritzian.

Eta zer esanik ez aldian aldiko ikastolaren beharrak identifikatuak izatea,  urteko Kilometroaken helburuak finkatzeko orduan,  kilometroak bakoitzaren forma halakoa beharko luke, ikastola horren beharretara egokitua, eta orohar Kilometroaken jaia egokitzeko modukoa, malgua.

Aipatuko nuke ere lanketa honetan gure ikasle edo seme alaben  parte-hartzeak lukeen garrantzia pisuzko erabakigunetan, uste dut gure hezkuntza komunitatearen potentzial handi batez ez garela ari baliatzen eta gabezi horren ondorioak jasaten ari garela. Ez da ohiturarik eta hau gauzatzea ez da erraza izango baina oso eraginkorra litzateke nire iritzian, ahalegindu ezezik lortu beharrekoa.

Aipatu nitzake kilometroak jaiak dituen ondorio desatseginak edo behintzat helburuekin bat ez datozenak, eta errepikatzen direnak:

  • Kontsumo arduragabea eta ondorioz;  intoxikazio maila, zabor kopurua eta kudeaketa zaila.
  • Eguneko jende pilatzeak, espazio falta.
  • Antolaketa lanen gainkarga eta ondoriozko tentsioak ikastolan.
  • Tokiko ikastolaren ikasturtearen bilakaeran sor ditzakeen albo-kalteak Kilometroaken antolaketak.
  • Ikastolez kanpoko hainbat eragilek, inolako hitzarmenik gabe, Kilometroak erabiltzeko duten jokaeren ondoriozko tentsioak eta harremanen gaiztotzeak.
  • Orohar gazte edo ikasleek Kilometroaken helburuekin bat ez egin izana.
  •  Eta abar ere.

Ez genuke ahaztu behar ikastolok herriari eskaintzen dioguna  hezkuntza zerbitzua dela eta uste dut berebiziko garrantzia duela Kilometroak hezkuntzarekin lotzea eta aldi berean ikastolaren naiz elkartearen urteko hainbat ekimen kilometroekin lotzea (ikas materialgintza, pedagogia jardunaldiak, elkartasun kutxa, eta abar).

Leku zabalgoa egingo nieke jai honetan euskal dantzei, euskarazko antzerkiari eta bertsolaritzari ere.

Pixkanaka ohitzen joan beharko genuke ikuskizun guzti hauek ordain bat izan beharko luketela ikuslearentzat Kilometroaken ere, jan edanak bezalatsu. 

Eta Erguin ek kanpotik, urrunetik ekarri zuen gisan Kilometroak en ideia, urreneko hainbat jaik nik uste aberastu lezaketela gure jaia, atera gaitezen beraz kanpora 40 urte eta gero ere, adibidez Kilometroaken garai beretsuan sortu zen Lorienteko Interzeltiar Jaialdira, Bretainiara. 

 

Logeatu iruzkinak post-eatzeko