2021
Data:
Igandea, 2021, Urria 3
Herria:
Beasain, Lazkao eta Ordizia
Ikastola:
Andramendi, San Benito eta Ordizia ikastolak
“batera, bagara, bat gara”
KILOMETROAK 2021
Herri bat gara, euskara gara, komunitate bat gara, Euskal Herri osorako hezkuntza proiektu bat gara… leloak indar handia du ikastolen kolektiboa azpimarratzeko.
- Aurtengo Kilometroak ikastola jakin bati lotu gabe egoteak ikastola guztiak aintzat hartzeko bidea errazten du.
- Ikastolen aniztasuna eta batasuna, bi ezaugarri nagusi horiek azpimarratzeko bidea samurtzen du.
- Bat egiten du Ikastolak Herriari filosofiarekin, eta bat egiten du Biharekin ere: Herri 1, 11 oinarri, 111 ikastola.
Egungo egoerari erreparatuko dioten Kilometroak izatea du helburu. Baina egungo egoera zein da?
- Pandemia: Zaindu, maitatu, bizi!
- Euskal Hezkuntza Sistema: Ez daukaguna, behar duguna. Ikastolon proposamena: Bihar endekalogoa; gaurtik da bihar.
- Euskararen eta euskal kulturaren beheraldia. Gure plaza(k) ugaritu euskal musikari, dantzari, arteari, antzerkiari, bertsolaritzari, literaturari…
- Ingurumena: Bera gabe ez gara, naturarekin bat egin, bat izan…
- Aniztasuna eta inklusioa: denok eta bakoitza.
- Parekidetasuna eta hezkidetza
- …
Leloaren aukeraketaren azalpena
Leloak erreferentzia egiten dio aurtengo Kilometroei:
- Batera: Gipuzkoako ikastolek elkarrekin antolatua izango da. Ikastolen batasuna adierazten du eta ez soilik Gipuzkoakoena, Euskal Herri osokoena ere bai baizik.
- Bagara: Gure izatearen aldarrikapena, eta batasunaren ezinbestekotasuna ere adierazten du. Batera bagara, bestela ez gara.
- Bat gara: Gure izatearen osotasuna eta zatiezintasuna adierazten du. Herri bat gara, euskara gara, komunitate bat gara, Euskal Herri osorako hezkuntza proiektu bat gara.
kontuan hartzekoa
Euskara batuan idatzia dago leloa. Batasuna aldarrikatzen ari gara eta horregatik egiten da batuan. Baina esaterakoan, gipuzkera erabil daiteke, baita Goierriko hizkera ere. Horrek, errimarako aukera zabaltzen du:
- Gipuzkera: “Batera, bagera, bat gera”.
- Goierriko hizkeran: “Batea, bagea, bat gea”.
Esku programa: