2020

Data: 
Igandea, 2020, Urria 4
Herria: 
Amasa-Villabona-Zizurkil
Ikastola: 
Zubimusu ikastola
"Korri, punpa, ttak"

KILOMETROAK 2020
2020. urtea, zalantzarik gabe, pandemiaren urtea izan da. Egoera hau ez da testuinguru erraza izan Kilometroak antolatzeko eta urtean zehar tentazio handia egon da antolaketa guztia bertan behera uzteko. Baina ez, Zubimusu ikastolak aurre egin dio egoerari. Uneoro ematen zen egoerari egokitzen, urtean zehar gai izan da ekimen orijinalak eta berritzaileak antolatzeko. Eta Kilometroak eguna zer? Eguna ez ezik, astea ere antolatu zuen.
Hasieran, pandemiako egoera berri honetarako inork ez zuen pentsatu bost urte lehenago martxan jarritako eredu berriaren hausnarketak hain egokia eta beharrezkoa izango zela.
Gainera, zikloa amaitzeko “Ikastolak herriari” ekitaldia Kursaal aretoan antolatu zen. Bost jaien artean antolatutako jaialdi nazional honen bidez, euskal kulturari “plaza” bat eskaini nahi izan zaio.

Bideoak: 
Kanta
Kantaren aurkezpena
Bideoklipa
Aurkezpen ekitaldia
Kilometroak Txikia
Pello Mari Otaño bekaren aurkezpena
Lekukoaren aldaketa
Omenaldia Amona-aitonei
Biharko eskola mahai ingurua
Juan Krutz Igerabide: Korri, punpa, ttak ipuina
Argazkiak: