2018

Data: 
Igandea, 2018, Urria 7
Herria: 
Urretxu-Zumarraga
Ikastola: 
Urretxu-Zumarraga ikastola
"Zubiak batuz"

ZUBIAK BATUZ
ZU BIAK BATUZ
Z.U. BIAKBAT U.Z.

 

Urretxu-Zumarraga, Zumarraga-Urretxu, inoiz bat ala bestea; bata eta beste beti.
Komunitate anitza osatzen du gure herriak, eta hala ere gure herria da.
Aniztasuna aberastasuna da. Horrela ez litzateke izango ezberdintasunaren artean zubiak eraiki izan ez balira.
Zubiak bi bazter lotzen ditu: gurea eta bestea; berdina eta ezberdina; hemengoa eta hangoa; lehengoa eta oraingoa; oraingoa eta datorrena…
Zubiak batu egiten du, elkartu egiten du, elkarlana ahalbideratzen du. Zubirik gabe ez litzateke auzolanik egongo.
Hesien aurka zubiak eraikitzen dira, bazterketari aurre egiteko elkar ezagutza sustatu behar da. Zubia komunikazioa da, zubia elkartasuna da.
Gudak zubiak suntsitzen ditu; bakeak sortzen ditu. Sortzaileak hamaika zubi ditu buruan. Zubiak konfiantzan oinarrituriko harrera eskaintzen du. Etorkinek zubiak behar dituzte, gure herriak
zubiak ditu. Gu errefuxiatuak izan ginen eta zubiak eskaini zizkiguten, guregan errefuxiatuak datoz eta zubiak eskaini behar dizkiegu.
Hizkuntza eta hezkuntza: gure herria, Euskal Herria, lotura emateko zubia, Ikastolaren zubia.

 

Abestia
ZUBIAK BATUZ

1) Itxi begitxo hoiek eta
amestu egunez
gure ikastolan benetan
sinisten degunez
eman diogu forma
eraikiz lau horma
eskuz, harriz eta maitasunez 

Zumarraga-Urretxu
kilometroetan
oinez umoretsu

2) Zubi gainetik izutzen du
uraren tamainak
ibai hontan dabiltza gure
mugak ta arrainak
zergatik ez busti
galtzerdi ta guzti
sartu barruraino zure oinak

Zumarraga-Urretxu
kilometroetan
oinez umoretsu

Zubiak
bat dira alde biak
elkarren alde,
elkarri adi

Zubiak
zu, ni, ni, zu biak
batuz egingo gara handi

20 700
zubipetik mundura

Kartapazioaren generazioa
pasiloa da bizitza, bizi pasioa
edo kasi!
ikusi eta ikasi
koloreak nahasten, bizitzak
marrazten
ikastola bat hazten, hezten ezta
ahazten
baina bai!
berrasmatu izanak, euskara
daramanak
bizitzarako armak hartu nahi nahi
nahi!
nahiz ta ibaiak bi herri hauek
bereizi
zubiak egiten gaitu berezi

Zubiak
bat dira alde biak
elkarren alde,
elkarri adi

Zubiak
zu, ni, ni, zu biak
batuz egingo gara handi

Kanta: 
Bideoak: 
Bideoklipa
Abestia eta bideokliparen aurkezpen ekitaldia
Aurkezpen ekitaldia
Ikastola zergatik eta zertarako mahai ingurua
Mendimetroak
Erronka
Argazkiak: