2017

Data: 
Igandea, 2017, Iraila 24
Herria: 
Oñati
Ikastola: 
Txantxiku ikastola
Lekaixoka!

Lekaixoka! da aurtengo jaiaren leloa. Lelo honen bitartez, Kilometroak bere baitan duen auzolanaren ideia irudikatu nahi izan da. Ikastolak tokian tokiko auzolanari esker eraiki eta indartutako mugimendua izan da. Horregatik, lan molde eta balore hori aldarrikatu eta gaur eguneratu nahi izan da aurten; belaunaldi berriekin auzolana elkarbanatu eta transmititu, horrelako jai bat biziko duten heinean ere praktikan jarriko dutelako auzolana eta honek dakarren guztia.

Era berean, lekaixo oñatierazko hitzak oihua, irrintzia, imintzioa, deiadarra esan nahi du. Aspaldiko euskaldunek irrintzia edo lekaixoa erabiltzen zuten abisuak pasatzeko, arazoak komunikatzeko zein urrun zeudenei hurbiltasuna adierazteko, lekaixoka aritzen ziren. Gure arbasoengandik jasotako herri ohitura honen komunikatzaile berriak gara eta Lekaixoka! arituko gara Euskara eta Ikastolen alde aurten Oñatin.

 

KMK 2017 KANTUA

- Estrofa 1

Hizkuntza ta hezkuntza, ekin tira ta bultza
Ez al duzu entzuten geroa?
Bihotzak taupa taupa, gure haurrak prest dauka
Ikastolan, sehaska beroa

- Zubixa 1

Jolasgaraian lurra marrazten
Laura, Imanol, Ahmed eta Maite
Etorkizuna izango diren
Katebegi, begi eta ate.

- Estrofa 2

Hitzak kateatzea ta ahalbidetzea
Hizkuntzari zutaz erditzea
Emozioen salda, helburua ez al da
Elkarrekin desafinatzea?

- Zubixa 2

Herri batean mila eztarrik
Segi dezagun musika eginez
Eta kantari infinitorantz
Ginenetik garena izanez

- Errepika

Zu intzirika,
ni irrintzika
Euskaraz gatoz Lekaixoka
Ni xuxurlaka,
zu deiadarka
Euskaraz gatoz Lekaixoka

Kanta: 
Bideoak: 
Kantaren grabaketa (bideoa)
Kantuaren aurkezpena
Bideoklipa
Lekukoaren esku aldaketa
Aurkezpen ekitaldia
Kilometroak Txikia
Kilometroak bidea: Kafe tertulia
Mendimetroak
Kilometroak eguna laburpena
Kilometroak eguna GOIENA telebista saio berezia
Eskerrak boluntarioei
Argazkiak: 
Panela: